Galdutako mugikorrak aurkitzeko aplikazioak
Azken urteetan mugikorrek izan duten eboluzioa izugarria izan da eta gaur egun dauden smartphone-ek dauzkaten funtzionalitateak ordenagailu baten antzekoak dira. Honek smartphone hauen prezioa altua izatea ekarri digu eta aukera murritzagoak dituzten mugikorrekin konparatzen baditugu prezio aldetik ere alde handia dago. Dispositibo hauen prezioa 100 €-tik gorakoa da, baina gehienak 200 eta 600 € bitartean daude. Aski ezaguna dugu iPhone famatua eta bere prezio altua ere, horrela 500 € baina gehiago balio dituen mugikorrarekin ibili behar dugu alde batetik bestera. Kasu hauetan, horrelako dispositibo garestia galtzeko beldurra izatea oso normala da edo norbaitek lapurtzeko tentazioa ere izatea sarritan posiblea da. Horregatik, badaude zenbait aplikazio gure mugikorraren funtzionalitateak aprobetxatuz galtzeko edo lapurtua izateko aukerak mugatu ditzaketenak.

Gure errepasoa smartphone sistema eragile erabilienekin egingo dugu, iPhone eta Android sistemekin. Sistema eragile hauentzat dauden era honetako aplikazioak ugariak dira, batzuk besteak baina konfiantza gehiago ematen dutenak, baina guk hemen erabiltzaileengatik erabilienak direnak edo feedback hoberena jaso dutenak aztertuko ditugu, gero bakoitzak gehien gustatzen zaiona hartu dezala.
Android
Android sistemarentzat Market-en gai honetako aplikazio asko daude, askotan antibirus sistemekin ere nahasten direnak. Maila askotakoak dira, eta honek ere prezio askotakoak izatea ekartzen du, gehienetan hileko harpidetza eskatzen dutelarik. Gure kasuan, ez dugu antibirus sistemarik aztertuko, agian beste baterako utziko dugu gaia, eta lapurren aurkako edo galdutako mugikorrak aurkitzeko sistemak ikusiko ditugu. Horietatik dohainik edo prezio baxuko bi aplikazio aukeratu ditugu, Android Lost eta Cerberus.
Android Lost dohainik da eta mugikorraren funtzionalitateak webgune baten bidez kontrolatu ditzakegu, honetarako beharrezkoa izango da interneterako konexioa izatea (bai mugikorrean eta baita ordenagailuan) eta gure mugikorraren identifikazioa Google kontuarekin egiten da. Bestalde, Cerberus astebetez dohainik erabili badaiteke ere, betirako erabili nahiko bagenu 3 € ordaindu beharko genituzke. Kasu honetan mugikorraren funtzionalitate guztiak kontrolatzeko interneta ere beharko genuke, baina badira beste zenbait funtzionalitate SMS bidez eskuragarri izango ditugunak eta gure telefonoaren bilaketan lagungarriak izango direnak. Hala ere, ezberdintasun handiena Cerberus mugikorrean ezkutatu daitekeela da eta mugikorra lapurtzen dizunak ez du ikusiko aplikazioa instalatuta dagoela eta beraz, ezingo du desinstalatu.
Aplikazio hauek ematen dituzten aukerak asko dira, besteak beste, mugikorretik bidali eta jasotako SMS-ak irakurri, telefonoa blokeatu, telefonoaren datuak ezabatu, SD txartela borratu, mugikorra GPS edo sare bidez geolokalizatu, alarmak jarri, mezuak bidali, argazkiak atera eta ahozko mezuak erreproduzitu daitezke. Guztien artean nabarmentzen dena SIM txartelen aldaketa detektatu daitekela da, norbaitek zure mugikorrean bere SIM-a sartzen badu zuri mezu bat iritsiko litzaizuke SIM berri horren informazioarekin. Horrela, mugikor hori erabiltzen ari denaren datuak izango genituzke eta beste funtzionalitateen bidez geoposizioa ere jaso badugu, gure mugikorra aurkitzeko erraztasunak izango ditugu.
iPhone
Lapurren kontrako aplikazioak App Store-an ez dira Market-ean aurkitu daitezkeenak bezain beste, gehienak Cydia App Store alternatiboan daude. Horretarako iPhone-ari jailbreak egin behar zaio eta Cydia instalatu. Hori bai, Apple-k badu ordainduzko sistema bat MobileMe izena duena eta bertatik zure iPhone-a geolokalizatzeko aukera ere eskaintzen du. Aplikazio extraofizial hauetatik iLocalis nabarmendu nahi dugu, batez ere funtzionalitate aldetik Android-ean ikusi ditugunetara gehien hurbiltzen dena delako. Aplikazio honen aukerak geolokalizazioa, lokalizazioa besteekin elkarbanatzea, gertuko lagunei jakinarazpenak bidaltzea, iPhone-aren urrutiko kontrola, SMS bidezko komandoak bidaltzea, segurtasun kopia, datuen ezabatzea, urrutiko audio grabazioa, iPhone-aren blokeoa eta iLocalis-en desinstalazioa blokeatzea izango lirateke besteak beste. Honek ere SIM aldaketekin zenbaki berria SMS bidez bidaltzeko aukera eskaintzen du.

Horrelako aplikazioek galdutako edo lapurtutako mugikorrak aurkitzeko erraztasunak ematen dituzte, hala ere ez dira %100 efektiboak. Kasu hauetan eta lapurtutako mugikorrak direnean, lapurrak gure mugikorra guk instalatuta daukagun bezala erabiltzen badu izango dira eraginkorrak. Egia da, kasu gehienetan horrela gertatzen dela eta lapurra ez dela mugikorra formateatzen hasiko. Beraz, ona da mugikorra topatzeko aplikazio hauen laguntza izatea baina beti ere hobea izaten da kontuz ibili eta horrelako aplikazioen beharra ez izatea.
Argazkia | Flickr
Unai Bilbao @unaitxo | 2012-02-24 11:34 | 0 comentario(s) |
Comentarios
No hay comentarios







